Hilabete barru urte batez bidaian noa, eta agian hau izango da berarekin bakarka egoteko izango dudan azken momentua.
94 urte! gu ailegatuko ote? Bizitza luzea, gora-beheraz betea, baina azken finean inoren pila ez da amaigabea...
Gauean lo egin ahal izateko siestari egin nahi izan dio uko, buru gogorra da gero...baina bazkaldu eta gero ohean etzan eta gelditu da lo seko.
Berari begira nago hemen ospitaleko sofan eserita. Arnas fuertea dauka, oxígeno maskararekin hor dabil burrukan, eta oso sarri begiak ireki eta ingurura begiratzen du, egongo bailitz guztiz desorientatuta eta seguraski ere beldurtuta. Gixajoa!
Sonda ere jarrita dauka, bertatik joan dadin txiza, eta burugogor jarri da egin nahi zuela komunean altxatuta, baina erizainek ezetz, dagoela oso ahul eta nekatuta, eta egin behar duela reposo absolutua. Keinua gogor jarrita konformatu behar izan da...
Eguerdiko 3rak dira eta zelako iskanbila! jendea pasabidetik kafetegian edo parkean egongo balitz bezala hizketan oihuka! hori bai dela izatea enpatia gutxi eta errespetu gabekoa... -aizu! jendea hemen barruan txarto pasatzen ari da!
Bat batean aititek begiak ireki eta oihuka esan dit egarri dela eta baso bat ur nahi duela. Asko ezin duela edan esan dionez medikuak, nik egin diot erdiraino bakarrik bete edalontzia. Eman eta esan dit tonu txarrean haserre: "¡tan poco traes! ¡¿no había más en el grifo o qué?!"
Izaera kontua, batzuetan gizakion prontoa hain da kontrolaezina, egiten dela barregarria :)
Eta denboratxo batera, dagoeneko baretuta, biok mano a mano hizketan:
-¿Para qué vas por ahí? tú lo que tienes que hacer es quedarte aquí. Viajar no vale más que para gastar, lo que tienes que hacer es de la casa del pueblo de tus padres disfrutar. O a Limpías vete, allí nadie te va a molestar. ¿Tan lejos con quién te vas a juntar? nadie mejor que aquí te va a cuidar. Tiempo y dinero no vas más que a gastar... Aquí cerca tienes muchos sitios para visitar.
Eta nik arrazoia eman eta baietz esan, adin honekin pentsatzeko moduei ezin zaie bueltarik eman...
Eta atzo, 2017ko urriaren 20an Liman jaiki eta aitak eman zidan berri txarra, aitite ilea moztetik etorri eta bazkaltzen ari zela hil egin zela.
Prest nengoen albistea urtean zehar jasotzeko, baina bat batean eta dagoeneko ez nuen espero.
Eta prest nengoen ere gertatzerakoan Bilbora ez bueltatzeko, asimilatuta baineukan zeharo bidaian zehar joango direla lehenengo bat, eta bestea ez askoz beranduago. Gainera, eta hau dela eta, bidaian joan aurretik agurtu nituen biak modu berezi batean, emanik banari besarkada eta muxu gazigoxoa, benetan sentsazio arraroa... baina hobe horrela despeditu, hainbete eman eta irakatsi didaten bien azken irudi polit bat egin dadin oroitzapenean gelditu.
Eta triste baina indartsu nengoela, Ibaik galdetu zidan ea nahi nuen joan Bilbora. Erantzun nion ez bueltatzearen erabakia hartuta neukala eta irten aurretik hau berau gurasoei komunikatu niela.
Baina maitasuna eta sentimenduak tartean daudenean pertsonak bigundu egiten gara, eta bururatu zitzaidan badaezpada aseguruari zer kubritzen zuen galdetzea ez zela ideia txarra...
Bai ni eta bai nire bidailagunaren joan-etorriko bidai-txartela ordainduko zigutela izan zen erantzuna, hori bai esperogabeko oparia! eta orduan hasi zitzaidan larritasuna. Plan aldaketa? zelako urduritasuna! irrika sartu zitzaidan amama berriro ikusi, berarekin berriro azkenekoz konpartitu eta emateko kriston besarkada.
Zoramena? agian bai. Baina hain erraz jarrita nola uko egin? Bidai luze eta inprobisatua egiten ari gara, beraz, zergatik ez egin bapateko ruta aldaketa? izango litzateke guztiontzako sorpresa itzela!
Eta hegazkin txartelak hartzeko prest nengoela, aseguruari egin diot berriro deitu konfirmatzeko dena esan bezala dela. Eta zer eta egin dute bertsioa aldatu, niri bakarrik egingo didatela tiketa ordaindu, edo bestela "lagunari" ere baina orduan bioi joana bakarrik, eta buelta gure esku. Zelako amorru eta inpotentzia, tranpatiak eta zikinak... zelako profesionaltasun gabezia, egoera delikatuen aurrean ere ez dira gai izateko garbiak...
En fin. Penaz baina balio izan dit konfirmatzeko zentzudunena dela hasiera batean erabakita neukana mantentzea, onena baita bidai luze eta sakon honekin jarraitzea amama-aititerekin izandako bizipen eta irudi politekin batera, eginez aldi berean distantzian dolua.
Goian bego aitite, muxu handi bat amama, eta hasieratik esan bezala, nire oroitzapenean gordeko zaituztet merezi duzuen bezala.

Besarkada bat Perutik, familia!

Aitite....
ResponderEliminarSentitzen dut...
Besarkada handia guztiontzat, familia.